Ehunaka lagun Iruñeko manifestazioan: Trenari bai, AHTrik ez!

2017/11/11
Ehunaka lagunek parte hartu duten AHTren aurkako gaurko manifestazioan. Iruñeko kaleetan zehar, zentzurik gabeko azpiegitura honen aurkako oihuak ozen entzun dira, eta Abiadura Handiko Trenaren alde agertu diren alderdi politikoek badute orain euren jarrera aldatzeko beste argudio bat.

Hau da manifestazioa bukatuta irakurri den manifestua:

Azken bolada honetako berriek, ordea, besterik frogatzen digute. Batetik, Madrilgo Fomento Ministraritzak Kastejon eta Kanpanasen arteko lanak bere gain hartu ditu eta, bestetik, Alesbes eta Campanas arteko lur desjabetzeak egiten hasi dira.

Errealitatean, AHT eraikuntzaren negoziarako aitzakia baino ez da. Bozka batzuk eskuratzeko tresna politikoa den bezalaxe.

Izan ere proiektu honek, UPNk hasitako proiektu bera, ez baitu zentzurik. Ez hanka ez eta bururik ere.

Bukaerarik ez duen xahubide bat da, guztiz zorpetuko gaituen makina bat. Ondorioz berriro ere murrizketak gertatuko direla. Guzti hori populazioaren gutxiengo bat minutu batzuk lehenago iristearren.

Bestalde, proiektu honek ez du bermatzen merkantzia garraiatzea. Espainiar Estatuan dauden AHT guztiek egiten ez duten bezalaxe.

Horrez gain, gurutzatzen dituen lurrak txikitu egiten ditu bai eta lurraldea zatitu. Era berean, energia kontsumo itzela suposatzen du, aldaketa klimatikoaren mesedean.

Erdialdea eta Sakanako herriak ibilbide luzeko zerbitzurik gabe uzten ditu. Eta beste tokietan gertatu den antzera, tren konbentzionalaren zerbitzuak are eta gehiago degradatzen utziko ditu.

Hori horrela izanik, ez da harritzekoa proiektu horren komenigarritasunaz inongo ikerketarik egin ez izana. Ez eta inongo eztabaidarik ireki ez izana.

Areago askoz merkeagoak eta inpaktu gutxiagoko alternatibak daudenean. Esaterako, egungo trenbidea bikoiztu eta Nafarroako eskualdei zerbitzua zein beste tokiekiko konexioak hobetzeko egokitzea.

Zentzurik ez duen AHTren proiektua martxan jartzen ari dira dagoeneko, manipulazio, gezur eta inposaketaren bidez.

Ahal dugun guztia egingo dugu proiektu honen azpian dauden interes politiko eta ekonomiko agerian uzteko, zentzugabekeri honen aurka leudeken sentsibilitate guztiak batzeko ahaleginak egingo ditugun bezala. Poiektu geldiarazteko ahal dugun guztia egingo dugu. Oraindik garaiz gaude.

EZTABAIDA PARTE HARTZAILE BATEN BEHARRA ALDARRIKATZEN DUGU

TRENARI BAI. AHTrik EZ.