Ehunka langilek zaintza profesionalak publikoak eta pertsonengan oinarrituak, eta ez negozioan, izan behar dutela aldarrikatu dute gaurko greban
Nahiz eta Nafarroako Gobernuak ezarritako gehiegizko zerbitzu minimoak grebara deitutako langile gehienei greba eskubiderik gabe utzi, ehunaka langile eta herritar izan dira, gaur Hego Euskal Herrian zaintza profesionalen sektoreetan egindako greba ihardunaldiaren barnean deitutako manifestazio eta protesta ekintzetan parte hartu dutenak.
Lehen orduan,gehiegizko zerbitzu minimoak salatzeko eta grebarako eskubiderik gabe geratu diren langileei elkartasuna adierazteko lan zentruetan elkarretaratzeak egin dira. Ondoren eguardi partean hainbat elkarretaratze eta manifestazio egin dira Hego Euskal Herri osoan zehar.
Ekitaldi nagusia Iruñean egin da, Nafarroako Parlamentutik eta Gizarte Eskubideen Departamentutik abiatutako bi zutaberekin, eta Foruen Plazan bat egin dute. Bertako ekitaldian, hitza hartu dute Imanol Pascual Nafarroako ELAko koordinatzaileak, Sonia Ontoria Gizalan-Zerbitzu Publikoetako arduradunak eta Susana Laya Miserikordia Etxeko ELAko ordezkariak.
Protesta-ekitaldian Udalei eta Nafarroako Gobernuari eskatu zaie negozioan eta ez pertsonetan oinarritzen den egungo eredua guztiz aldatzea. Behingoz,beraiek defendatzen duten sistema, bertan bera geratzea. Beraiek ondo dakiten bezela , beraiek defendatzen duten eredua , ez bait ditu bermatzen bizi baldintza duinik ez langileei ez erabiltzaileei (ehunka hildako eta milaka langile kutsatuta). Lankidetza publiko-pribatuaren gezur handi horren atzean, zera dagoela adierazi da:
- Plantilla guztiz exkaxak eta ratio gizagabeak, izugarrizko lan-kargak dakartzatenak eta behar besteko arreta bermatzen ez dituztenak, eta, era berean, pertsonek zainduak izateko duten eskubidea urratzen dituztenak.
- Egutegi gizagabeak, agendak leporaino, eta 365 egun eta 24 orduko prestasun osoa.
- Hilabete bukaerara iristea bermatzen ez dituzten soldatak , errealitate horrek eusten dio soldata-arrakalari.
- Baliabide materialetan eta babes-neurrietan ez inbertitzea, arrisku larrian jartzen baitu bai gure osasuna, bai zaintzen ditugun eta nahi ditugun pertsonena.
- Arreta eskasa, gizatasunik gabea, emakumezko langileen aparteko ahaleginean bakarrik oinarritzen dena.
- Pribatizaziorako apustu sendoa ,eta guztiaren gainetik, enpresen irabaziak bermatuko duen sistema. Plantillak murriztu, lan baldintzak okertu eta arreta denbora murrizten den heinean handitzen diren irabaziak.
Eta zera aldarrikatu, sistema aldaketa bat ezinbeztekoa dela, zaintza publikoa izan behar dela, lanera beldurrik gabe joateak bermazten duen sistema, interes kapitalista eta alderdikoien aurrean blindatuta egongo den sistema ezinbestekoa dela. Honako ezaugarriak izango dituena:
- Langile guztiak publikoak izango den sistema bermatzea. Azpikontratazioaren eta behin-behinekotasunaren gaitza bizi izan duten langile guztion subrogazioa eta finkotasuna bermatuko duena.
- Plantilla zabalak eta hurbileko eta goxoa den zaintza bermatuko duten sistema. Zaintza behar duten pertsonak modu duin eta integralean artatuak izan daitezen bizitzako ziklo guztietan, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte. Hurbiltasunean, kalitatezko tratuan eta pertsonen autonomiarekiko errespetuan oinarritutako zaintza-eredua.
- Lan-baldintza duinak dituen sistema, hilabete amaierara iristea ahalbidetuko duena eta zainketen balio soziala eta produktiboa aitortuko duena.
- Genero-arrakala ezabatzeko benetako neurriak dituen sistema behar dugu.
- Laneko osasuna bermatzeko neurri eraginkorrak dituen sistema behar dugu, bereziki arrisku psikosozialen prebentzioa bermatuko duena.
- Langileentzako erreparazio emozionalerako plan bat duen sistema behar dugu, pandemiak uzten dizkigun ondorio larriak, neurri batean behintzat, arinduko dituena.