Ekainak 21, 22, 23 eta 24 greba kirol kudeaketan
Bi urte eta erdi daramagu Kirol Kudeaketan hitzarmenik gabe. Patronalak proposatutakoa negoziazio mahaian ez da nahikoa, eta ez dute gehiago proposatzeko borondaterik. Denbora luzea daramagu jadanik Hitzarmen duin baten alde lan egiten, baina orain arte ez dugu aukerarik izan.
Joan den udaberrian 4 eguneko greba egin behar izan genituen patronala negoziazio mahaian esertzeko, eta orain egoera berberean gaude. Beraz, badakigu nola egin, badakigu zein den bidea, eta zure laguntza behar dugu aurrera egin ahal izateko.
Uda dator eta honekin batera eguzkia, baita kirol-kudeaketako langileok baldintza duinak lortu eta hobetzeko garaia ere. Horregatik greba egin nahi dugu hurrengo ekainaren 21, 22, 23 eta 24an.
Orain da momentua, denbora luzea pasatu da jadanik!
EKAINAK 21, 22, 23 eta 24 GREBA KIROL KUDEAKETAN
