ELAk Aroztegiko proiektua gaitzetsi eta maiatzaren 15ean Elizondon egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen du

2021/05/12
Aroztegiaren proiektuak (luxuzko hotela, golf-zelaia eta 200 etxebizitza baino gehiago) baztandarren borondatearen aurka inposatutako proiektu urbanistikoa da, eraikuntza enpresa handien etekina besterik bilatzen ez duena. Proiektu horrek ingurumenean eta jendartean duen eragina salatu du sindikatuak

Bailarari eta bertako bizilagunei ondorio negatiboak ekarriko dizkien proiektua da, baliabide naturalak babestu eta baztandarren bizitzak hobetzeari lotutako garapen iraunkorreko eredu baten aldeko apustua izan beharrean. Era berean, nabarmendu behar dira proiektuaren legezkotasuna zalantzan jarri duten ebazpen judizialak.

Hori guztia dela eta, ELAk proiektua gaitzetsi eta larunbatean Elizondoko plazatik 17: 30ean abiatuko den manifestazioaren parte hartzeko deialdia egiten du.