ELA bat dator Nafarroako Parlamentuak eskatutako presoen urruntzearen amaierarekin

Sindikatuak bat egiten du Iruñeako espetxean hala eskatzen duten Nafarroako presoak hartzeko aukera aztertzeko eskatzearekin
ELAk Nafarroako Parlamentuan onartutako ebazpenaren edukiarekin bat egiten du; izan ere, ebazpen horrek Espainiako Gobernuari eskatzen dio espetxe-politika alda dezala, hala nahi duten presoek zigorrak familiak errotuta dauden lekuetatik gertu bete ditzaten.
Era berean, sindikatuak uste du erabat egokia izan dela Espainiako gobernuari eskatu izatea Nafarroako presoak hartzeko Iruñeko kartzelak eskaintzen dituen aukerak aztertzeko plan bat egitea beti ere presoek horrela eskatzen badute.