ELAk Nafarroako Metalgintzaren lehen sindikatuaren postua berretsi nahi du Volkswageneko hauteskundeetan

2019/03/11
ELAren hautagaitza UGTk eta CCOOek sinaturiko hitzarmen txarraren aurkako benetako alternatiba da, eta euren eredu klientelarra eta koldarra gainditu nahi du

ELA lehen sindikatua da Nafarroako Metalgintzaren sektorean (%27,52ko ordezkaritzarekin, 2018ko itxieran), eta posizio hori indartu nahi du martxoaren 14an egingo diren Volkswagen Navarra-ko hauteskundeetan. ELAk Metalean lortu duen aurrerapenak ziurtatzen du benetako alternatiba dela VW Navarran, batez ere UGT eta CCOOen eredu klientelarra eta koldarraren aurka borrokatzeko. Eredu hau gainditu behar da hauteskunde hauetan, langile batzordearen konposaketa aldatuz, eta UGTk eta CCOOek adostu duten hitzarmena hobetzeko apostua egiten bada, beti ere ELAren eskutik.

IX. Hitzarmen honek diskriminazioak areagotzen ditu, mailen arteko aldeak handitzen dituelako, eta kategoria baxuenak hipotekatzen ditu. Zuzendaritzak 5 urterako soldaten jaitsiera lortu egin du, zeharkakoa bada ere, lanaldia handituz: 216 egun lan egiten dugu, 211ko soldataren truke.

Gainera, VW, UGT eta CCOOen arteko akordioak 300.000 ibilgailu ekoizteko langileri finko bat ziurtatzen du, eta gainerako 40.000 ibilgailu egiteko behin-behineko langileekin egingo dira, finko bihurtzeko inolako konpromisorik gabe.

Horren aurrean, ELAk hautagaitza zintzo, langile eta sinesgarria aurkeztu du, espezialisten multzoan (tailerra) zein teknikoan (bulegoak), Igor Peñalver eta Alberto Parrilla lehen postuetan, hurrenez hurren. ELAko hautagaiek azpimarratzen dute “militantziak bahitzen eta bezero sareak sortzen dituzten estrategiak errotik aldatu behar direla. Mundu guztiak promozionatzeko baldintza berdinetan egon behar du, baina kasu horretan orain arteko kaltetuenak emakumeak eta gazteak izan dira; orain, gainera, UGTk, CCOOek eta CCek sinatu nahi duten hitzarmenak abandonaturik utzi dituzte”.

Soldatei dagokionez, ELAk agerian uzten du galdutako eros ahalmena berreskuratzeko ordua iritsi dela, VW-eko etekinak ikusita: 11.354 milioi euro 2018an. 2017ko bataz besteko soldata gordina 43.000 eurokoa zen; ia 6.000 euro gehiago kobratuko genituzke, 1994an soldaten multzora bideratzen zen portzentai berdina orain bideratuko balitz.

Soldatetan puntu bat gehitzeak 2,6 milioi euroko gastua ekarriko lioke enpresari (2017ko datuak); VW-ek soberan har lezake bere gain, baina horretaz ez dago ezer UGTk, CCOOek eta CCek sinatutako akordioan. VW-erako benetako alternatibaren ordua iritsi da.

ELAren ordua.