ELA-K aurrekontu sozialak eskatu ditu beste sindikatu eta eragile sozial batzuekin batera

2021/10/18
ELAk aurreko astean aurrekontu sozialak eskatzeko bi jardunalditan parte hartu du, urriak 13an eta 15ean, Aurrekontu Sozialak Orain plataformak antolatuak

Urrian gure ordezkari politikoak datorren urterako aurrekontuak negoziatzen eta ixten ari dira Foru Gobernuarekin. Testuinguru horretan eta gizarte-premiak gastu-lehentasuna izan daitezen, jardunaldi hauek antolatu ditugu.

Jardunaldi hauen helburua da bermatzen ez diren gizarte-beharrak detektatzea, eta horiekin borroka-eremu txikiak egiten saiatzea errealitate bihur daitezen.

Hona hemen Hezkuntzaren inguruko aldarrikapenak, ELA, LAB, STEILAS eta Sortzenek adostutakoak:

1.- Hezkuntzan BPGren % 6ko inbertsioa eskatzen dugu gutxieneko helburu gisa

2.- Ratioen jaitsiera hezkuntza ziklo guztietan bai irakasleentzat baita ez-irakasleentzat ere. Neurri berean irakasle espezialisten kopurua handitzea, (Orientazio-taldeko kideak, hizkuntza-espezialistak, musika...)

3.- Langileak egonkortzeko eta finkatzeko helburuarekin, plantilen egitura beharrak ebaluatzeko batzorde bat sortzea (ez bakarrik irakasleenak, gainerakoak ere: garbiketa, autobus-zaintzaileak, administrazioko langileak...).

4.- Lan-karga murriztea, irakasle gehiago kontratatzearekin batera.

5.- Ordezkapenak lehenengo egunetik. Horrela, ez genuke gehiago kargatuko irakaslegoa eta ikasleak atendituta egongo ez lirateke erreferentziazko pertsona batekin.

6.- 0-3 zikloa. Zikloaren benetako doakotasuna eskaintzea → Eskola guztiak Nafarroako Administrazio publikoek zuzenean kudeatu behar dituzte, zikloaren kudeaketa eta lanbileen lan-baldintzak homogeneizatuz.
Doako hezkuntza eta Nafarroako berezko bi hizkuntzak errespetatzen dituena, hala aukeratzen duten familia guztiei euskarazko hezkuntza bermatua izan dezaten.

7.- Hizkuntzen Tratamendu integraleko planak diseinatzeko eta garatzeko langileak kontratatzea, PAI bezalako programak atzean utzita.

8.- 0 eta 16 urte bitartean euskaraz ikasteko eskubidea bermatzea Nafarroa osoan, Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean euskarazko eskaintza handituz. 

9.- Aniztasunerako arretan eta premia espezifikoetan baliabideak gehitzea.

10.- Jantoki-zerbitzua doakoa izatea eta ikastetxeetan sukaldeak suspertzea/sortzea, zerbitzuaren kudeaketa jasangarria kontuan hartuta.

11.- Batxilergoko eta Lanbide Heziketako etapetarako doako garraio-zerbitzua bermatzea, bai jardunaldi jarraituan, bai jardunaldi zatituan, landa-eremuetako idiosinkrasia kontutan hartuz.

12.- Aisialdia. Doakoak diren eta euskarazko eskaintza duten eskolaz kanpoko jarduerak bultzatzea. Horrek laguntzen du hobetzen ikasleen arteko harremanak, euskararen garapena, familia-kontziliazioa…

13.- Hezkuntza-eraikinak birmoldatzea klima krisialdiaren ondorio larriak arintzeko. Pixkanaka-pixkanaka, kontsumo bajuko eraikuntza eredu batera joaz, energia berriztagarriekin, patioak naturalizatuz...