ELA-k Mankomunitateari garraio publikoen bidaien denbora handitzea eskatzen dio

2019/09/06
Sindikatuak ez luke ulertuko gaur egungo denboralizazioa mantentzea, garraioaren inguruko legedi berriak, kaleen %67an 30km/orduko gehiengo abiadura ezartzen baitu.

 

Garraio publikoen bidaien denbora kontzeptuak, autobus batek helmuga batetik bestera ailegatzeko behar duen denborari egiten dio erreferentzia.

ELA-tik ezin dugu ulertu bidaiak neurtzeko lehengo irizpide berberak mantentzea. Hain zuzen ere, gehienezko abiadura murriztean, denborak handitu beharko dira bai ala bai. Hori honela, denboren neurketa berria eskatzen dugu, gaur egungo errealitatera moldatzen dena. Autobus-linea asko 20 urte baino gehiago egon dira aldaketarik izan gabe.

Beraz, gure sindikatutik erabiltzeengana jo nahi dugu. Lehendik zehaztutako denbora-irizpideak betetzen ez badira, ez baita gidarien errua, baizik eta legedia aldatu dela, markatutako minutuak finko mantendu direlarik.

Horretaz gain, gaiaren inguruko ikerketa serio eta zehatza egitea eskatzen dugu. Geldiuneen ordutegia aldatu daitekeen heinean, erabiltzaileek gaiaren inguruko informazioa izatearen beharra ikusten dugu.

Bestalde, zerbitzuaren kalitatea eta maiztasuna mantentzeko, autobus eta gidarien kopurua handitzea beharrezkoa dela helarazi dugu.

Hau guztiarengatik, mankomunitateari zera eskatzen diogu: denboren azterketa honetan enpresako batzordearen parte hartzea, gidariak garelako zerbitzua, arazoak eta konponbideak ondo ezagutzen dugunok.