ELAk Nafarroako gozotegien hitzarmenaren negoziazioan egindako aurrerapenak ontzat ematen ditu, patronalaren eskaintza nahikoa ez dela uste duen arren

2021/10/21
Urriaren 20an Nafarroako Gozotegien Hitzarmenaren zortzigarren bilera egin zen. ELAk balioa ematen dio sektorean lan egiten dutenen mobilizazioari esker patronalak malgutasun-modalitate desberdinak ezartzeko asmoa baztertu izanari; laugarren txanda, esaterako, azkenean negoziazio horretatik kanpo geratu da.

ELAk uste du patronalak baztertu egin duela negoziazioak aurrera egitea eragozten zuen oztopo handia; halaber, gutxienez 40 orduko malgutasuna sartu nahi zen, larunbatetako ekoizpena ere derrigorrezkoa izanik langileentzat.

Malgutasun hori baztertu ondoren, negoziatzen jarraitzeko asmoa dago. Hala ere, salatu behar dugu enpresak ez dituela KPIak bermatzen hitzarmena indarrean dagoen urteetan.

Soldaten arloan patronalak egindako azken proposamena honako hau da:

  • 2020:150 euro linealak
  • 2021: %1,5
  • 2022: %3
  • 2023: %1,75

ELAk eskatu du soldata-igoera guztiak tauletan finkatzea (enpresak ez du hori bermatzen 2020rako) eta, gainera, KPIa bermatzea urte bakoitzean; izan ere, une honetan inflazioa %4koa da, eta baliteke %5ean amaitzea.

Gainera, soldaten arloa alde batera utzita, sindikatuen plataformaren zenbait gai zehazteke daude, eta patronalak erantzun eta zehaztu egin behar ditu.

ELAk eskerrak eman nahi dizkie sektoreko langile guztiei egindako mobilizazioetan emandako babesagatik.