ELA, STEILAS, ESK eta NABLPB plataformarekin batera, Nafarroako Gobernuari eskatu diote Icetak bultzatutako enplegu publikoaren legearen aurka agertzeko

2021/07/15
Errege Dekretu Legeari ezezko borobila adieraztea eskatu diote Txibiteren Gobernuari. Horrela ez bada, Nafarroako sektore publikoko milaka langileren kaleratzeari babesa emango litzaioke

ELA, STEILAS eta ESK sindikatuak, Nafarroako Aldi Batetarako Langile Publikoen Batzarrarekin batera, helburu argi batekin mobilizatu gara: Gobernuei, erakundeei eta alderdi politikoei eskatzea behar diren urrats guztiak eman ditzatela sektore publikoko behin-behinekotasuna pairatzen duten 15.000 langile baino gehiago kontsolidatzeko, enplegu publikoa sortzeko eta pribatizazioei amaiera emateko .

 

Testuinguru horretan, Estatuko Gobernuak onartu duen eta CCOO, UGT eta CSIF sindikatuen babesa izan duen Errege Lege Dekretua ez da soilik ez dijoala norabide egokian, baizik eta egungo egoera perpetuatuko duten neurriak ezarriko dituela dituela, hots, % 40tik gorako behin-behinekotasuna eta langileen prekarizazioa, sektore publikoa azpikontratatu eta pribatizatzeko lehen urrats gisa.

 

Errege-Lege dekretu honetan jasotako neurriak:

 

  • Langile publikoen birjartze-tasak ezartzen ditu. Beraz, Espainiako Estatuak jarraituko du gure herrialdean behar ditugun langile publikoen kopurua ezartzen eta mugatzen.

  • Nafarroan behin-behineko 15.000 langile kaleratzeko atea irekitzen du, urte luzez gure herrialdean zerbitzu publikoak aurrera atera dituztenak.

  • Gainera, behin-behinekotasunaren abusua jasan duten langile horiei ez zaie benetan bermatzen poltsetan sartzea, ezta urteko 20 eguneko kalte-ordaina ere.

  • Ez da proposatzen benetako neurririk etorkizunean ekiditeko egun pairatzen ditugun aldi baterako enplegu-tasak. Enplegu suntsipena eta arlo publikoaren pribatizazioarekin amaitzeko ere ez da neurririk aurreikusten.

  • Honek guztiak eragin ditzakeen ondorio larriez gainera, Gobernuak gabezia demokratiko larriak dituen salbuespenezko bide batetik jo nahi du legea aurrera eramateko, Errege Lege-Dekretuaren bitartez.

  • 99/70 Zuzentarauaren eta EBJAko (TJUE) epaien aurka doa.


Hori dela eta, ELA, STEILAS, ESK eta NABLPB-k elkarretaratzea egin dugu gaur Nafar Gobernuari eskatzeko Errege Lege Dekretu hau publikoki arbuia dezan eta halaber, Estatuko Gobernuak Lege Dekretuaren bidez onartzen badu, testua errekurritzeko eskatzen diogu Txibiteren Gobernuari.

 

Azkenik, hemen gauden eragileok beharrezko mobilizazioak bultzatzen jarraituko dugu, 15.000 langile baino gehiagori enplegua kontsolidatzeko, zerbitzu publikoak indartzeko eta pribatizazioari ateak ixteko helburua lortzeko.