ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek lan-baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea hobetuko dituen Nafarroako Egoitzen Hitzarmena lortu arte mobilizazioekin jarraitu dute

2022/03/24
Gaur mahaiko sindikatu guztiek deitzen duten laugarren greba eguna da, gure erkidegoko mendekotasunaren sektoreko I. Hitzarmenaren negoziazioaren alde presioa egiteko deitua.

ELA, UGT, LAB eta CCOOen oharra:

Ohi bezala, ezinezkoa izan da iazko maiatzetik hona planteatutako proposamenetan aurrera egitea.

Azken bilera martxoaren 17an izan zen, eta Patronalak boikota egiten jarraitzen du negoziazioan, hirugarren adineko langileen lan-baldintzak hobetzeari uko eginez.

Hori dela eta, mobilizatzen jarraitzen dugu, eta gaur laugarren greba egunean gaude berriro.

Ez dugu onartuko patronalak duen blokeoa, ez dugu onartuko inposatzen diguten negoziazioaren erritmoa, horregatik gaude gaur hemen, laugarren greba-egun honetan, patronalen onurak langile-klasearen bizkar mantentzea eragozteko, batez ere emakumeen bizkar, gu aritzen baikara gure adinekoak zaintzen inolako errekonozimendurik gabe.

Behar diren presio-neurriak erabiliko ditugu, gure erkidegoko 70 zentro baino gehiagotan banatutako 4500 langile nafar baino gehiagorentzat lan-baldintza justuak lortu arte.

EXIJITZEN DUGU:

  • Kalitatezko kontratazioak, soldata duinak eta arrazoizko lanaldiako kontratuak
  • Aldi baterakotasun eta kontratu partzialekin amaitzea
  • Langile gehiago hobeto zaintzeko.
  • Segurtasun- eta babes-neurri eraginkorrak
  • Sektorean putre-funtsak mugatzea eta eragoztea
  • Zerbitzuen kudeaketa publikoa. Zaintza profesionalizatu gehienak enpresa pribatuen esku daude, eta horiek onura ekonomikoa lehenesten dituzte pertsonen zainketaren gainetik
  • Sistemaren prestakuntza eta profesionalizazioa
  • Ikuskapenak indartzea

Lan duin batek bakarrik bermatuko ditu erabiltzaileentzako kalitatezko zerbitzuak.

Zaintzak gizarte osoa konprometitu behar du, kalitate oneko zaintza bermatuko duen sistema baten alde egin behar da, artatutako pertsonen eta artatzen dituzten langileen interesak patronalen interes ekonomikoen gainetik jarriko dituena.

Sektoreko patronal eta Nafarroako Gobernuari beren erantzukizuna beren gain har dezatela eskatzen diegu, lan duina eta kalitatezko zerbitzuak berma ditzatela mendekotasunaren sektorean, diru publikoz sostengatutako sektorea baita.

Zainketen eredu publiko, doako eta unibertsal baterantz jotzea beharrezkoa da, eta bide horretan ezinbestekoa da Egoitzen Hitzarmen bat, ematen diren zerbitzuaren eta arretaren lan-baldintzak eta kalitatea hobetuko dituena.

Mobilizazietan jarraituko dugu lortu arte.

Martxoaren 31rako mobilizazioan elkar ikusiko dugu!