ERRIBERA
ELAk 17 ordezkarietatik 10 lortu ditu Congelados de Navarrako lehen hauteskundeetan

Fustiñanako lantokiaren (600 langile) emaitzak ELAren presentzia handia sendotu du Erriberako elikagaien sektorean
ELAk 17 ordezkarietatik 10 lortu ditu Fustiñanako Congelados de Navarra lantegiaren enpresa-batzorde berrian. Elikagaien enpresa garrantzitsu honetan (600 langile) egin diren lehen hauteskunde sindikalak izan dira. Konpainiak beste lantoki bat du Arguedasen.
Espezialisten arloan, ELAk 276 boto jaso ditu (10 ordezkari) eta UGTk 89 (3 ordezkari). Teknikarien arloan, berriz, siglarik gabeko hautagaitza bakarra aurkeztu da, eta 86 boto jaso ditu (4 ordezkari).
Emaitza horrek indartu egiten du ELAk Erriberan egiten duen lan sindikala, eta sindikatuaren presentzia handitu egiten du Nafarroako ekonomian (enpleguan zein ekoizpenea) oso garrantzitsua den sektorean.