ELAk ` Tren Soziala BAI, AHT gelditu´ lemapena Altsasun egingo den manifestazioa babesten du

Martxoaren 30erako AHTren aurkako manifestazioa deitu dute Altsasun Nafarroako hainbat eragilek. ELAk ere manifestazioa babesten du eta bere militantziari deia egiten dio bertara joateko.
Sarritan esan dugu Abiadura Handiko Trenaren proiektua ez dugula onartzen. Arrazoi asko ditugu horretarako. Ekonomikoki, sozialki eta ingurumen ikuspuntutik jasangarria ez den proiektua izateaz gain, AHTk lurraldean eta gizartean kalte handia eragiten du.
AHTk badu alternatiba. Tren Soziala da benetan nafarrok behar dugun trenbide eredua: egungo trenbide sarea egokituz egingo dena, pertsonen benetako beharrei erantzungo diena eta ingurumenari eragin kaltegarririk eragiten ez diena.
Horregatik, `Tren Soziala BAI, AHT gelditu´ lemapean martxoaren 30ean egingo den manifestazioari ELAk atxikimendua adierazten dio eta bere militantziari parte hartzeko deia egiten dio.