ELAk 27 ordezkari lortu ditu Nafarroako Foru Administrazioaren hauteskundeetan bozkatu diren 14 esparruetan

2019/05/22
Esparru bat falta dira oraindik: Foruzaingoa. ELAk eskertzen du langile publikoek emandako babesa.

ELAk 27 ordezkari lortu ditu Foru Administrazioaren hauteskundeetan bozkatu diren 14 esparruetan. Kontuan izan behar da Foruzaingoan eta Osasunbidean hauteskundeak oraindik ez direla gauzatu.

Beraz falta diren bi esparru horietan gertatzen denaren zain, hauexek dira oraingoz ELAk lortu dituen ordezkariak:

  • Nukleo Funtzionarioak: 5
  • Hezkuntza: 4
  • ANDAP Funtzionarioak: 3
  • Suhiltzaileak: 3
  • Lansare-SNE: 2
  • Euskarabidea: 2
  • Ogasuna Funtzionarioak: 1
  • Osasunbidea: 5
  • Justizia: 1
  • Lan Osasuneko Institutua-ISPLN: 1

ELAk esker ona adierazi nahi du Foru Administrazioko langileen artean izan duen babesagatik, eta hitza ematen du konfiantza hori aintzat hartuko duela, lan-baldintzak hobetzeko borrokari eutsiz; horretarako behar-beharrezkoa da herritar guztien mesedetan lan egingo duten kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzea.