HAUTESKUNDE SINDIKALAK - NORDEX TALDEA
ELAk 25 ordezkari berrietatik 19 lortu ditu
Nafarroan egindako hauteskunde sindikaletan ELAk babes handia jaso du, aukeratutako ordezkari berrien % 76 eskuratuta. Guztira, 4 komiteen artean, 48 ordezkaritik 30 izango ditu ELAk (% 62,5).
2026an Nafarroako Nordex taldeko hainbat lantokitan egindako hauteskunde sindikalek emaitza oso positiboa utzi dute ELArentzat. Guztira, 25 ordezkari berri aukeratu dira, eta horietatik 19 ELAk eskuratu ditu, alegia, ordezkari berrien % 76.