ELAk %27ra arteko soldata igoerak bermatuko dituen hitzarmena sinatu du Nafarroako Helduen Tutoretzarako Fundazioan

2017/12/26
ELAk, ordezkaritza duen sindikatu bakarrak, soldatak %95ean Administrazioarekin parekatuko dituen hitzarmena sinatu du. Sinatutako lan hitzarmenean, soldatetan hobekuntza nabariak lortu dira, baita klausula sozialetan eta eskubide sindikaletan ere.

ELAk eta Pertsona Helduen Tutoretzarako Nafarroako Fundazioak II. Lan Hitzarmen Kolektiboa sinatu zuten pasa den abenduaren 21ean. Hitzarmen honek 4 urteko iraupena izango du eta indarrean sartuko da 2017ko abenduaren 31n.

Langileen eta enpresaren artean egindako negoziaketak adostasun maila altua lortu zuen; soldatetan hobekuntza nabariak lortu dira, baita klausula sozialetan eta eskubide sindikaletan ere.

Lan-hitzarmen berriak profesionalen soldaten hobekuntza nabaria dakar, maila bereko Administrazio publikoko langileek duten soldaten %95a lortzeko helburuarekin. Horrela, hitzarmenak izango duen 4 urteko iraunaldian, B mailako profesionalek %18,8ko soldata igoera izango dute eta C mailakoek, berriz, %27koa. Antzinatasunaren gehigarria ere onartu da eta 2020an hasiko dira kobratzen.

1592 orduko lan-jarduna mantenduko da, eta baimenak, lizentziak eta lanerako ezintasunak bezalako gai sozialak hobetuko dira. Pertsona Helduen Tutoretzarako Nafarroako Fundazioa gizartearen onurarako erakunde publikoa da, 2001ean sortua, jokatzeko gaitasuna aldatu zaien pertsona helduen tutoretzaz eta defentsa judizialaz arduratzen dena, Nafarroako Foru Erkidegoaren eskuetan legalki utzia dena.

Azken urte hauetan, egun 12 langilek lan egiten duten erakundeak ardurapean jaso behar dituen pertsonen kopurua oso nabarmen igo da eta. 2018rako, langile kopuruaren handitzea aurreikusi da, eta bi lanpostu gehiago sortuko dira.