ELAk 3P-Biopharmaceuticals enpresan soldata baxuenak KPItik gorako igoerak jasotzen dituen akordioa sinatu du

2022/11/16
ELAk 13 ordezkaritik 7 ditu enpresan, eta soldata igoeraz gain, soldata talde txikiena ezabatzea eta bost txandatan daudenen soldata %20 igotzea ere adostu du, beste hobekuntza batzuen artean.

Hilabeteetako negoziazioaren eta langileen mobilizazioen ondoren, ELAko 7 ordezkarik eta CCOOko 6 ordezkarik osatutako Enpresa Batzordeak 3P Biopharmaceuticals-eko lan baldintzak nabarmen hobetzen dituen akordioa sinatu dute.

KPIaren arabera kalkulatutako soldata igoera bat adostu da, plantilla osoari linealki aplikatuko zaiona. 2021ean, soldatak 420 euro igoko dira, eta 2022an, igoera 1.480 eurokoa izango da (hau da, % 6,9 igoko da bataz besteko soldata eta % 9 soldata baxuenak).

Akordioaren beste hobekuntza batzuk dira soldata talde baxuena ezabatu dela, eta, beraz, enpresan gutxien kobratzen dutenen jauzia nabarmena izango da. Era berean, soldata % 20 igotzea erabaki da 5. txandara nahitaez igaro direnei. Horrez gain, gaueko lanaren plusa eta guardien ordainketa hobetu dira, eta etengabeko txanda ezarriko da uztailean eta abuztuan, besteak beste.

ELAk positibotzat jo du akordio hau, eta 3P-Biopharmaceuticals enpresako lehen hitzarmena negoziatzeko hitzaurrea da, adostu den bezala.