HAUTESKUNDE SINDIKALAK

ELAk 54 ordezkari gehiago lortu ditu Nafarroan

2025/02/06
ELAk 1.606 ordezkarirekin amaitu du 2024. urtea, inoiz izan duen kopururik handienarekin. Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoak ELA sindikatua ordezkaritza handieneko sindikatutzat jo du, 1.500 ordezkari baino gehiago baititu.

 

2010. urteaz geroztik, ELAk ordezkari kopurua handitzea lortu du, eta 2024ko hauteskunde sindikalen amaieran 1.606 ordezkari lortu ditu, sindikatuak inoiz lortu duen kopururik handiena. Ehunekotan, sindikatuak % 22,77ko ordezkagarritasunarekin itxi du 2024. urtea, eta, ondorioz, Nafarroako lehen sindikatutik bi puntu baino gutxiagora dago.

 

Askatasun Sindikalaren Lege Organikoan oinarrituta, 1.500 ordezkari baino gehiago dituenez, ELAk Nafarroa mailan ordezkaritza handiko sindikatu izendapena hartu du. Ikuspegi juridikotik, besteak beste, legitimitatea ematen dio lanbide arteko akordioak eta gai zehatzekoak sinatzeko, eta estatutuetako hitzarmen kolektiboetako negoziazio batzordeetan parte hartzeko eskubidea.

Hauteskunde sindikalen joerak eta bilakaerak, ikuspegi finantzariotik autonomoa eta politikoki independientea izateko ELAren apustu historikoa indartzen du Honekin batera, sindikatuaren Erresistentzia Kutxa erabakigarria da lan baldintzak hobetzeko borrokari aurre egiteko.

Azkenik, ELAk bere militantziaren lana azpimarratu du, funtsezkoa delako UGTrekiko eta CCOOrekiko distantzia mozteko, nahiz eta UPN eta PSNren gobernuek, bi sindikatu hauei eta patronalari dagokiona baino finantzazio handiagoa ematen dieten.