ELAk abiarazitako epai batek partzialki baliogabetu du UGT eta CCO sindikatuek sinatutako TCC enpresaren hitzarmena

2021/07/19
Auzitegiak 2019an sinatutako hitzarmenaren bost artikulu baliogabetu ditu, estatutuz kanpoko akordio batek ezin dituelako arautu proiekzio orokorreko lan-baldintzak. ELAk UGTren eta CCOOren jarrera gaitzesten du, enpresaren interesetara makurtu delako.

2019an, UGT eta CCOOko atal sindikalak akordio batera iritsi ziren TCC enpresako zuzendaritzarekin, estatuz kanpoko hitzarmen bat sinatzeko. Demokraziaren aurkako praktika horrek babesik gabe uzten zituen TCCko langileak, banaka atxikitzera behartzen zituelako. ELA sindikatuak hitzarmen horren aurka egin zuen.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak epai bat eman berri du uztailaren 15ean, hitzarmenaren 7., 8., 9., 10. eta 59. artikuluak baliogabetzeko, ulertzen baitu estaturaz kanpoko akordio batek ezin dituela arautu plantilla osoaren baldintzei eragiten dieten alderdi zatiezinak.

ELA sindikatuak positiboki baloratu du epaiaren edukia, eta UGTren eta CCOOren jarrera gaitzetsi du enpresaren interesetara makurtzeagatik.