AHTa ez da egin behar, gizartearentzako onurarik ez dakarrelako eta ingurugiroari kalte izugarria eragingo liokeelako

2017/09/15
Abiadura Handiko Trena (AHT) egitearen arduraren inguruan eman diren azken mugimenduen aurrean, ELAk gai honen muina salatu nahi du: AHTk ez du justifikazio ekonomikorik, gizartearen beharrei ez die erantzuten eta ingurugiroarentzako oso kaltegarria den azpiegitura da. Hortaz, interes publikorik ez duen azpiegitura da.

Ez dago inongo azterketarik milioika milioi euro era honetako azpiegitura batera bideratzea ekonomikoki, gizartearentzat edo ingurugiroarentzat errentagarria dela esaten duenik. Are gehiago benetako beharra duten beste partida askoren gainetik lehenesten baita gastu hau, hala nola, osasuna, hezkuntza edo gizarte zerbitzuak.

Eztabaida publikoa lanak zeinek gauzatuko dituenari buruz oinarritzen ari da, Nafarroako Gobernua proiektuarekin ados dagoela aipatu gabe. Honek bakarrik izan nahi du azpiegitura zein enpresek egiten duten erabakitzen duena.

Nafarroako Gobernuaren iragarpena partehartze-prozesuari buruz iruzur hutsa izan da, jakinda erabakia hartuta egon ezetzik Espainiako Gobernuaren eskuetan dagoela.

Arrazoi hauengatik guztiengatik , ELAk Nafarroako Gobernuari exijitzen dio ez bakarrik aurrekontu partidarik AHTri ez bideratzea, baizik eta Espainiako Gobernuak ez gauzatzea ere. Benetako eztabaida prozesua ireki behar da gizartean jakiteko zein den berez nafar hiritarren interes orokorra gai honetan. Tren jasangarria, errentagarria eta soziala, lurraldea egituratzen duena nahi dugu? Ala eredu zentralizatzaile, garestia, errentagarritasun analisirik gabekoa eta irizpide politikoetan soilik oinarritutakoa?