ELAk aintzat hartzen ditu Nafarroako Parlamentuak hezkuntza publikoko ituneko neurriak betetzera behartzea eta itunpeko plantilletan murrizketak eragoztea

Ikasturtea hasi bezperan, ELA sindikatuak administrazioari eskatu dio ikasgeletara segurtasunez eta adostasunez itzuliko dela bermatzeko, eta, Parlamentuak ildo horretan gaur hartu dituen neurriengatik zoriondu arren, berretsi du beharrezkoa dela berehalako ikasturteari buruzko guztia negoziatzea, presentziala eta segurua izan dadin, horretarako beharrezkoak diren inbertsioekin.
Irakaskuntza publikoko itunari dagokionez, ELAk ez zuen bere garaian sinatu, ez zelako nahikoa eta beteko zela ez zuelako bermatzen, egunez egun erakusten den bezala. ELAk langile publikoen egoera hobetzeko behar diren neurri guztiak hartzea defendatzen du.
Itunpeko irakaskuntzaren plantillei dagokienez, ELAk berretsi egin du autogobernuaren aldeko apustua, eta Hezkuntzari eskatu dio, hilero langile horiei nomina ordaintzen dien heinean, lan-harremanak Nafarroan erabakitzea, itundutako beste sektore batzuetan bezala bitartekari lanak egitea, eta hiru aldeak biltzea itundutako irakaskuntzako Nafarroako Lehen Hitzarmena negoziatzeko. Neurri hori gabe, hartzen ari diren beste edozein irtenbide une bateko adabakiak baino ez dira, epe laburrekoak eta helegite bitartez etzanarazi daitezkeenak.