EKINTZA SOZIALA

ELAk Arantzadi hustearen aurkako manifestazioan parte hartzeko deia egin du

2026/04/17
ELAk Arantzadi hustearen aurkako manifestazioan parte hartzeko deia egin du
Sindikatuak salatu du bertan bizi ziren pertsonen ahultasun-egoera larriagotzen duela. ELAk premiazkoa deritzo Iruñeko Udalari, Nafarroako Gobernuari eta beste udalei etxebizitza duina izateko eskubidea bermatzeko baliabide nahikoak bideratzeari.

Iruñeko Udalak Agustindarren Komentua hustu zuen aste  honetan, Arantzadi parkean, eta ia ehun pertsona bizi ziren bertan. ELAk salatu du huste horrek larriagotu egingo duela pertsona horiek pairatzen duten ahultasun bereziko egoera. Ez dira gertaera isolatuak: joan den abenduan ehun pertsona baino gehiago atera zituzten etxetik Donostiako Martutene auzoan, eta urrian beste ehun inguru Bilboko Zorrotzaurre auzoan. 

Desalojoak kolektibo bat kriminalizatzen laguntzen du, gehienak etxegabetasun-egoeran dauden magrebtar jatorriko gazteak, etxebizitza duina lortzea bermatzen ez dion sistema baten ondorioak jasaten ari direnak. 

Bestetik, sindikatuak premiazkoa deritzo Iruñeko Udalari, Nafarroako Gobernuari eta beste udalei etxebizitza duina izateko eskubidea bermatzeko baliabide nahikoak bideratzeari.

Hau guztiagatik, ELAk larunbat honetan Arantzadi hustearen aurka egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du (bihar larunbatean, goizeko 12etan, Iruñeko Errekoleta plazan).