ELAk Arrotxapea auzoko Gaztetxea hustea salatu du

2021/09/02
Sindikatuaren ustez, autogestionatutako guneak beharrezko aukera dira, eta hustutako lokala bideratuko duten higiezinen espekulazioa errefusatu du. ELAk poliziaren jokabidea kritikatu du, eta elkartasuna adierazi die zaurituei eta atxilotuei.

Sindikatuak defendatzen du gune autogestionatuak, parte-hartzaileak eta irekiak egon behar direla gure herri eta auzoetan, kolektibo sozialek erabiltzeko. Kapitalismoaren alternatiba defendatzen dugun kolektibook alternatibak ehuntzeko eta gizarte kritiko bat sortzeko espazioak behar ditugu.

Ildo horretan, ELAk nabarmendu du gaztetxeak egindako lana, luzaroan hutsik egon den eta gazteentzako erreferentzia alternatibo bihurtu den banku-erakunde baten jabetzako higiezin bat helburu sozialetarako berreskuratuz.


Azkenik, sindikatuak poliziaren jarrera kritikatu du eta elkartasuna adierazi nahi die zaurituei eta atxilotuei.