ELAk babesa eta elkartasuna adierazi die 2020ko Greba Orokorrean Iruñean atxilotu zituzten eta kartzela eta isun eskaerei aurre egin behar dieten pertsonei

2022/05/12
Gutxienez 11 pertsonek 4 urte arteko espetxe zigor eta guztira 150.000 euroko isuna eskaerei aurre egin beharko diete 2020ko urtarrilaren 30eko Greba Orokorrarekin lotutako akusazioengatik

"Lan-pentsio-bizitza duinak, aldaketa sozialerako subiranotasuna" lelopean 2020ko urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean Mozal Legearen babespean atxilotu zituzten gutxienez 11 pertsona epaituko dituzte Iruñean. Fiskaltzak 4 urte arteko kartzela zigorrak eta akusazio partikularrak 12 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte, 27.000 euroko fidantzak eta guztira 150.000 eurorainoko isunak eskatu dituzte.

ELAk gazteak eta kapitalaren aurka borrokatzen duen edozein pertsona edo mugimendu kriminalizatzeko ahalegin politiko hau salatzen du.

Horregatik guztiagatik, ELAk babesa eta elkartasuna adierazten die pertsona haue, Mozal Legea indargabetzea beharrezkoa dela nabarmentzen du eta kargu guztiak kentzea exijitzen du.