ELAk bat egiten du ‘Euskara, eskubidea’ larunbateko manifestazioarekin

2020/02/27
Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko da, arratsaldeko 17etan

ELAk bat egiten du ‘Euskara, eskubidea; ni más ni menos’ lelopean larunbat honetan (otsailaren 29an) egingo den manifestazioekin. Mobilizazioa Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko da arratsaldeko 17etan, eta haren aldarrikapenen artean, hauexek daude: “Euskaraz bizi eta ikasi nahi dugun gurasoak eta ikasleak gara: Iruñekoak, Mendigorrikoak, hangoak eta hemengoak. Euskaraz ikasi nahi eta horretarako aukerarik ez digute ematen: Iruñeko haur eskoletan, Mendigorriko ikastetxe publikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan… Nafarroa osoan eta irakaskuntza maila guztietan euskaraz ikasteko trabak izaten jarraitzen dugu gaur gaurkoz.
Zoritxarrez, hezkuntza eremutik gaindi ere euskarafobiak aurrera darrai: hedabideak direla, pailazoak direla…
Ez gaude prest gure eskubideetan atzera egiteko. Euskara eskubidea delako, ni más ni menos”.