ELAk berretsi egiten du AHTren aurkako jarrera, eta elkartasuna adierazten die Mugitu! mugimenduko atxilotuei

2020/09/23
AHT lehen bai lehen gelditzea beharrezkoa da. Polizia-errepresioa inoiz baino kritikatuagoa izaten ari den eta jasanezina den AHTri egiten zaion kritika ezabatzeko eta militantzia kriminalizatzeko erabili da. Irailaren 11n hainbat pertsona atxilotu zituzten AHTren aurkako kalterik eragin ez zuen ekintza irudimentsu, baketsua egiteagatik. ELAk larunbatean, irailak 26, Sarasate pasealekuan 11:00etan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egiten du, poliziaren errepresioa salatzeko eta pertsona horiei elkartasuna adierazteko.

Beharrezkoa da poliziaren errepresioari erantzuna ematea, militantzia kriminalizatzeko eta bai sozialki, bai ingurumenari dagokionez erabateko hondamendia den proiektu jasangaitz bati kritika oro ezabatzeko erabiltzen delako.

AHT inoiz baino kritikatuagoa izaten ari da, Europako Kontuen Auzitegiak eta AIREFek ere zalantzan jartzen dute. Atzo bertan Sustrai Erakuntzak txosten bat aurkeztu eta AHT geldiaraztea eskatu zuen Parlamentuan. AHT erabat zentzugabea da, are gehiago premia sozialak gero eta handiagoak direnean. Horregatik, beste behin ere, AHT gelditzeko eta diru hori behar sozialak asetzera bideratzeko exijitzen du ELAk.