ELAk Castejongo ikastetxea PAItik irteten lehena izatea ospatzen du, baina kritikatzen du dagoeneko programan dauden ikasleek, programa horretan bukatu beharko dutela lehen hezkuntza
PAI programa 2028-2029 ikasturtera arte mantenduko da ikastetxean, Hezkuntzak hala ezarrita
Castejongo hezkuntza komunitateak ikasleak PAItik libratu nahi dituela aldarrikatu ostean, ELA pozik agertu da Hezkuntzak programa hori ikastetxetik ateratzeko aukera ematen duelako.
Hala ere, Hezkuntzak ezartzen duen egutegiak urte askoan iraunarazten du programak ikasleei eragiten dien kaltea; izan ere, hezkuntza-komunitatearen borondatea erraztu ordez, programan sartu ziren ikasleak programan gatibu mantentzen ditu lehen hezkuntza amaitu arte.
ELAk animatzen ditu PAItik ateratzeko nahia duten ikastetxe guztiek eskaera aurrera eramatea, hainbat erkidegotan hainbeste ikastetxek egin duten bezala.