ELAk deitoratu du Hezkuntza Departamentuak behin behinekotasunari aurre egin gabe jarraitzea eta irakasleen kidegorako LEP eskasa argitaratu izana

2021/12/21
Aldi baterako maisu-maistrek kontsolidaziorako inongo bermerik ez daukan LEP bati egin beharko diote aurre

ELAn urteak daramatzagu lan eskaintza publikorako prozesuak aldarrikatzen, irakasleen behin-behinekotasunaren gaitzarekin amaitzeko eta sektoreko profesionalak kontsolidatzeko helburuarekin. Datozen egunetan Iceta Legea onartuko da, enplegu publikoa egonkortzeko ezohiko prozesuak arautzen dituena, eta, gainera, irakasleen kidegorako sarbidea arautuko duen Errege Dekretu berriaren zirriborroa dugu esku artean.

Ondorioz, egungo testuinguru legislatiboa dela eta, hainbat autonomia erkidego, tartean Euskal Autonomia Erkidegoa, LEPen deialdiak indarrik gabe uzten ari dira. Hala ere, Nafarroan, ELAren aburuz irakasleekiko ekintza arduragabe bat aurrera eramanez, Hezkuntza Departamentuak maisu-maistren LEParen deialdia argitaratu da gaur BON-en.

ELAk Hezkuntza Departamentuari eskatu dio bere langileekin errespetuz jokatzeko eta sindikatuekin eser dadila negoziazio erreal bati heltzeko, bi helbururekin; behin behinekotasunarekin amaitzeko behar den plaza kopurua eskainiko duen prozesua abian jartzea eta gaur egun lanean ari den plantilla kontsolidatuko duen prozesua izatea.