ELAk dio Hezkuntza departamentuak 2020ko EPErako iragarri dituen plazak eskasak direla
Ezin dugu egungo behin-behinekotasun tasa alde batera utzi. Hezkuntzan, %8ra jaitsi beharrean (hala sinatu zuten hezkuntza itunean beste sindikatuek gobernuarekin), %37ra igo da.
ELAk askotan salatu du aurkezten diren erreposizio EPEak ez direla batere nahikoak, eta erreposizio kontzeptu bera iruzurra dela. Iaz, Kontuen Ganberak txosten bat argitaratu zuen, non Nafarroako Administrazioan 3.000 lanpostu baino gehiago suntsitu zirela argi eta garbi ikusi zen.
Beste aldetik, sindikatuak ez du ulertzen aurreko gobernuak egin zuen lanpostu beharren analisia eta gobernu berriak egin duenaren arteko desfasea. Gobernu berriak dio ez zegoela arrazoiturik espezialitateen arteko 155 plazaren eskaintza. Horregatik, orain beste banaketa bat egitea edota batzuk ez ateratzea erabaki dute. Edozein plaza banaketa, beraz, ezin da negoziagarria izan, ez batitu inondik inora ditugun beharrak asetzen.
ELAk urteak daramatza exijitzen beharren analisia, gero lanpostuak eskaintzeko. Analisi publikoa, gardena eta koherentea.