ELAk doako garraio publikoa eta aparkalekua eskatu du funtsezko sektoreetako langile guztiontzat, Koronabirusaren krisiak irauten duen bitartean

2020/04/01
ELA sindikatuak gutun bana igorri dio Nafarroako Gobernuari gutun horretan zera eskatzen dugu arduradunei, oinarrizko zerbitzuetako langile guztioi igarotzeko, garraiatzeko eta aparkatzeko erreztasunak ahalbideratzea.

Neurri horiek kolektiboari bidea erraztuko diote une honetan ezinbestekoak diren funtsezko zerbitzuak erabili ahal izateko, gure herrialdeko herritar guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko.

 

Zehazki, honako eskaera hauek luzatu ditu ELAk:

  • Nafarroako oinarrizko zerbitzuetako langile guztiontzako doako garraioa.

  • Doako aparkalekua lantokietan (edo inguruko aparkaleku pribatuetan)

  • Etxeko Laguntza Zerbitzuko edo garbitasuneko langileontzako aparkaleku bereziaren bereizgarria, beren lana egingo duten etxeetako atean edo lan zentruetan aparkatu ahal izan dezaten.

  • Funtsezko zerbitzuetako langileak igarotzen, garraiatzen eta aparkatzen lagun dezaketen beste neurri batzuk.

     

Gutunean eskatzen dugu, halaber, neurri horiek guztiak har daitezela uneoro bermatuz funtsezko zerbitzuetako langileen osasuna eta segurtasuna, eta abian jar daitezela, luzamendu gehiagorik gabe.