ELAk ekainaren 25eko tortura argitzeko ekitaldian parte hartzeko deia egin du

ELAk dei egin du Nafarroako Torturatuen Sareak ekainaren 25ean, ostirala, “Tortura argitu. La verdad ante el silencio” deitutako ekitaldian parte hartzera.
Beharrezkoa da tortura ikertzea, aitortzea, erreparatzea eta, batez ere, ez errepikatzea, ekainaren 25ean Nafarroako Parlamentuaren aurrean 18:00etan egingo den ekitaldiak eskatzen duen bezala. Horregatik, ELAk mobilizazio horretan parte hartzera deitzen du.