OSAsUNBIDEA
ELAk errefusatu egin du Nafarroako Parlamentuak Osasunbideko langileak legez diskriminatzea
Ondorioz, Legeak lanbide-karreratik kanpo uzten ditu Osasunbideko langileen % 41: gaur egun karrera hori aitortuta ez duten 5.200 langileetatik, C eta D mailetako 2.150 langilek karrera profesionalik gabe jarraituko dute.
ELA Mahai Sektorialeko akordioaren aurka agertu zen, karrera profesionala Osasunbideko langile guztiei, sanitarioei eta ez-sanitarioei aplikatzearen alde egin baitzuen, inolako diskriminaziorik gabe.
Horregatik, hilabete hauetan egin diren mobilizazioez gain, irailaren 12an sindikatuak Osasunbideko langileen 1.000 sinadura baino gehiago erregistratu zituen Parlamentuan, talde parlamentarioei eskatzeko karrera profesionalaren aintzatespena Osasunbideko langile guztiei zabaltzeko.
ELAk Osasunbideko langile guztiei mobilizatzen jarraitzeko deia egin die, langile guztiei karrera aitortzea lortu arte.