ELAk exijitzen du bidaiari-garraioaren enpresa guztietan takografoa derrigorrez erabiltzea
Neurri hori enpresa gutxi batzuetan indarrean dagoen arren, Nafarroako sektoreko hitzarmenean sartzearen aurkako jarrera oso hedatuta dagoela salatzen du ELAk
ELAk exijitu egin du Nafarroako bidaiari-garraioaren lan hitzarmenaren mahai sektorialean takografoa derrigorrez erabiltzea, segurtasun neurriagatik eta lan baldintza duinak lortzeko asmoarekin. ELAk gogoratzen du gaur egun 50 kilometro baino gutxiagoko inguruko bidaietan takografoa erabiltzea ez dela beharrezkoa, eta salbuespen hori desagertu behar dela.
Dena den, Nafarroako enpresa garrantzitsuenek euren bidaia guztietan takografoa erabiltzen dute, eta ELAk praktika hori sektore osora hedatzea nahi du. Hala ere, patronalaren oposizioa zailtzen ari da mahai sektorialeko negoziazioa, baina puntu hori oso garrantzitsua da, lan baldintzetatik harago doalako: gutxieneko segurtasun kontua da.