ELAk exijitzen du legalki prestatuak dauden Foruzainak izatea alkohol eta drogen kontrolak egiten dituztenak, Arartekoak gomendatzen duen bezala

2018/01/09
Arartekoak ELAren argudiaketa bermatzen du eta Barne Sailari gomendatzen dio bete dezala froga hauek arautzen dituen Dekretua.

ELAk exijitzen du legalki prestatuak dauden foruzainak izatea alkohol eta drogen kontrolak egiten dituztenak, Arartekoak gomendatzen duen bezala. Azken horrek ELAren argudiaketa bermatzen du eta Barne Sailari gomendatzen dio froga hauek arautzen dituen 6/2015 Lege Dekretua bete dezala.

2017ko azaroaren 13an ELAk kexa bat aurkeztu zuen eta baita hobetze proposamen bat ere; kexa honek desadostasuna azaltzen zuen alkohola eta drogen probak egitean, zenbait kasutan legalki prestatuak ez dauden foruzainek egiten dituztelako. Kexa honen kopia parlamentura bidali zen talde parlamentario guztiei banatzeko.

Inguruko komisaldegietako langileek egiten dituzten frogak dira, zehazki, gaizki eginda daudenak: Babeserako eta Hiritarrari Arretarako atxikita dauden foruzain taldeak dira, Ikuskaritza Orokorreko arlokoak, hain zuzen ere. Arartekoaren zerbitzu juridikoek abenduaren 28an txostenaren ebazpena helarazi zuten, eta gaia aztertzeko eskatutako txostenak ebaluatu ondoren, ebazpenak honela dio hitzez hitz: Presidentzia, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia Departamentuari gomendatu beharrezko neurriak har ditzan alkohol eta substantzia estupefazienteen antzematea, eta hauek dakartzaten salaketak Nafarroa osoan egin ditzatela trafikoko arretarren ardura duten foruzainek, horretara jarduteko agindua duten funtzioen barne”.

Arartekoaren ebazpen honek erabat babesten duenez ELAren eskaera, jarduera hau garatzeko legalki prestaturik ez dauden foruzainak berehala eten dezatela jarduera hau eskatzea besterik ez dugu; era berean, barne jarraibideen zuzenketa egitea nahitaezkoa da, jarraibide hauek denbora luzez Foruzaingoko langileak batetik, eta proba hauek egitera behartu dituzten herritarrak bestetik, egoera larrian jarri dituztelako.