ELAk ez ditu sinatu murrizketa berriak Nafarroako Elikadura Merkataritzaren Hitzarmenean

2017/07/04
ELAren esanetan sinatutako hitzarmenaren soldata igoera KPIa ez du bermatzen, negoziazio kolektiboaren estatalizazioa ez du sahiesten eta lan erreformari ez dio aurre egiten. Joan den astean UGTk eta CCOOek aurre-akordioa sinatu zuten, non, eroste-ahalmena berreskuratu beharrean, murrizketa gehiago gehitu diren.

ELArentzat, sektoreko langileentzat bezala, berri txarra da patronalaren neurriko hitzarmen bat berriro sinatu izana. Aurre-akordio horretan patronalaren eskakizun eta murrizketa guztiak jaso dira; ELArenak, ordea, bat ere ez.

Gure eskakizunen xedea aurreko hitzarmenaren baldintzak mantentzea eta hobetzea baziren ere; helburu nagusia hitzarmena eta plantillak blindatzea zen, negoziazio kolektiboaren egitura baten bidez, Nafarroako negoziazio kolektiboa azpiratu nahi duten estatu-hitzarmenen aitzinean.

Sinatutako hitzarmena eduki hauek ditu:

- Soldata-igoerak KPItik beherakoak. Itundu diren soldata-igoerek ez dute bermatuko KPI akordioaren indarraldiko urteetako batean ere ez.

- Negoziazio kolektiboaren estatalizazioa ez du sahiesten.

- Lan erreformari ez dio aurre egiten

- Kontratazio partziala okerrago geratu da, enpresari erabateko askatasuna eman baitzaio ordu osagarriak ugaltzeko eta urritzeko, lanaldia behin betiko finkatu gabe.

- Mugikortasun geografikoa eta aldi baterako lekualdatzeak, eraginpeko pertsonaren adostasuna lortu behar izan gabe. Lekualdatzea duten baimen ordainduak ere okerragotu dira.

Malgutasuna herriko jaietako arratsaldeetan irekitzeko. Sektoreko betiko eskakizunetako bat hori izan da, herriko jai-egunetan dendak ez irekitzea. Idazketa berrian bide ematen zaie dendei irekitzeko. Oso albiste txarra da, beraz, sektoreko langileentzat, baldintzak okertzeaz gain, norberaren eta lanaren bizitzak uztartzearen kaltetan baitoa.

Eduki hauekin ELAk negoziazioan zeuzkan helburuak ez dira lortu eta horregatik ELAk ez du sinatu hitzarmen berria.