NAFARROAKO BULEGOAK
CCOOk, UGTk eta LANKIDEk patronalarekin adostutako aurreakordioak ez du erosahalmena bermatzen

CCOO, UGT eta LANKIDE sindikatuek sinatu dute Nafarroako bulegoen sektorean ELAk planteatutako gutxienekoak jasotzen ez dituen aurreakordioa. Aurreko hitzarmenak ultraaktibitatea zuen datorren abenduaren 31ra arte, eta aste hauetan bilerak egin dira sindikatuekin hainbat proposamen plazaratzeko.
Sindikatu sinatzaileek lortutako aurreakordioak ez du erosteko ahalmena bermatzen, eta ez du modu eraginkorrean ixten ultraktibitatea; izan ere, idazketa Estatutuaren mende geratzen da, eta horrek ekar dezake etorkizunean egungo idazketa aldatzen bada, mugagabea ez izatea.
ELAren aldarrikapen nagusiak honako hauek izan dira: ultraaktibitate mugagabea (hitzarmenik gabe ez gelditzeko arriskua ekiditzeko), lanaldi murrizketa, hitzarmen probintziala estatu mailakoen gainetik aplikatzeko lehentasuna, enpresek hitzarmena aplikatzeko bermeak eta subrogazioa.
Patronalak ez du malgutasunik izan hitzarmen hau beste hitzarmen batzuen gainetik jartzeko, eta are gutxiago inaplikazioari dagokionez formulak bilatzeko, eta enpresei aukera eman die nahitaezko arbitrajearen bidez hitzarmena ez aplikatzeko.
Horregatik guztiagatik, ELAk uste du aukera galdu dela patronalak eskaintzeko prest zegoena edukitzeko, bainia aurreakordio eskasa sinatu da.