ELAk Foru Komunitateko Gobernuari eta bere Administrazio Publikoei eskatu die Administrazioko langileen nahitaezko konfinamendu-aldia ordain dezatela

2020/09/17
ELAk presako Mahai Orokor bat eskatu du, Administrazioan lan egiten duten langileen konfinamendu-aldia ordaindutako baimen bidez ordain dadin eskatzeko, eta mobilizazioak iragarri ditu. Administrazioak langileei jakinarazi die Osasunbideak uste badu bajarik gabeko isolamendu-aldia gorde behar duela, aldi hori nominatik deskontatu behar dela, edo, hala badagokio, oporretatik eta/edo baimenetatik. Hala, pertsona ezin bada bere lanpostura joan isolamendu-aldian dagoelako, Administrazioak ez du bere gain hartuko inolako kosturik, eta bere osotasunean langilearen kontura izango dira.


ELAk uste du aldi hori, de facto, ezintasun-egoera dela; izan ere, baja-partea ematen ez bada ere, langileak ezin du bere lanpostura joan, eta nahitaezko konfinamendu-egoeran dago. Administrazioak aldi hori soil-soilik langileen kontura joan dadin eskatzea, oporrak edo ordaindu gabeko baimenak balira bezala, benetako abusua da, bai eta arduragabekeria handia ere, isolamendua osasun-irizpideen araberakoa baita.

ELAk premiazko Mahai Orokor bat eskatu du gai honi heltzeko, eta eskatu du kasu horiek berehala har daitezela ordaindutako baimentzat, ezinbesteko betebeharragatik. Ohartarazi du Administrazioak eta Foru Gobernuak gai hori premiaz jorratzen ez badute, langileen mobilizazioekin hasiko dela.