LAN HERIOTZA
ELAk AP-15 errepidean izandako laneko heriotza salatu du

Nafarroako AP-15 Autobidean lanean ari zen 45 urteko pertsona bat hil da gaur eguerdian Alesbes parean. Antza denez, langilea errepideko asistentzia lanetan ari zen, ibilgailu batek harrapatu eta bertan zendu denean.
ELAk babesa eta elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren familiari eta lankideei, eta neurriakezarri eta erantzukizunak argitzeko gertatutakoa ikertzeko eskatzen du.
Aurten, honez gero 5 pertsona hil dira euren lanpostuetan Hego Euskal Herrian, horietatik 4 Nafarroan. Harrapaketak dira oraindik ere heriotza horien arrazoi nagusietako bat, segurtasun- neurri egokiekin saihestu daitezkeen arren. Datuek diotenez, enpresariek ez dute prebentzio-araudia betetzen, eta erakunde publikoek uko egiten diote hori kontrolatzeko bitartekoak handitzeari. Horren aurrean, inspekzioaren plantilla 45 pertsona arte indartzea eskatzen du ELAk.
ELAk ostiral honetan, otsailak 21, elkarretaratzea egingo du Nafarroko Gobernuaren egoitzaren parean (12:00etan) laneko heriotza salatu eta familia eta lankideei elkartasuna adierazteko.