ELAk greba mugagabea deitu du Cirmauton itxieraren aurka

Cirmauto Cordovillan (Nafarroa) ibilgailuak konpondu eta saltzen dituen enpresa da, eta bertako zuzendaritzak urriaren 25ean langileen ordezkariei (ELAko 3 ordezkari) enplegu-erregulazioko espediente bat hasteko nahitaezko dokumentazioa eman zien, enpresa itxi eta plantilla osatzen duten 30 pertsonak kaleratzeko asmoz.
Hasitako kontsulta-aldian, agerian geratu da enpresak ez duela inolako borondaterik neurri ez traumatikoak negoziatzeko, ezta ixteko arrazoiak justifikatzeko ere.
ELAk uste du ez dagoela arrazoirik urtero 8 milioi eurotik gorako diru-sarrerak izan dituen enpresa bat ixteko, eta erabat suspertzen ari den sektore batean enplegua ez suntsitzeko borrokatuko du. Sindikatuak dagoeneko erregistratu du grebaren aurreabisua, eta enpresari jakinarazi dio bihartik aurrera (osteguna azaroak 4) langileek greba mugagabea egingo dutela euren lanpostuen alde.
Sindikatuak Nafarroako Gobernuari exijitu dio beste alde batera begira ez jartzeko enplegu suntsiketa ekarriko duen prozedura honetan, are gehiago horretarako arrazoirik ematen ez duen eta negoziatzeko borondaterik ez duen enpresa batean.