ELAk greba mugagabea deitu du Los Arcoseko ISS Facility Services enpresan

2022/06/24
Enpresak lanaldia handitu nahi du, eta langileek greba mugagabea deitu dute ekainaren 28tik aurrera neurri horrekin atzera egiteko eta opor guztiak finkatzen dituen egutegia ezartzeko

ISS Facility Services enpresak 31 pertsonako plantillarekin ematen ditu zerbitzuak, Los Arcoseko zentroan KYB Advanced Manufacturing Spain S.A. automobilgintzako osagaien enpresarako operadore logistiko gisa.

Lan baldintzen funtsezko aldaketa aplikatzeko ISSren asmoaren aurrean, ELA sindikatuak ekainaren 28an hasiko den greba mugagabera deitu du.

Grebaren helburuak honako hauek dira: enpresak lanaldia ez handitzea, eta egutegi bat ezartzea plantillako opor guztiak finkatzeko.