ELAk greba mugagabea deitu du Vianako Defontaine Iberica enpresan multinazionalak egin nahi duen deslokalizazioaren aurka

Apirilaren 16an, Defontaine Ibericaren zuzendaritzaren ordezkari gisa jarduten zutela adierazi zuten bi abokatuk langileen ordezkariei (ELAko 3 ordezkari) jakinarazi zieten enpresak arrazoi ekonomiko eta produktiboengatik kaleratze kolektiboaren prozedura hasteko asmoa zuela. Jakinarazpenak langile guztiak kaleratuko dituela eta, beraz, lantegia itxiko dela iragartzen du.
ELArentzat, eta kontsulta-aldia hasita dagoela entregatu beharreko nahitaezko dokumentazioa aztertzeari kalterik egin gabe, enpresa horren itxiera deslokalizazio-adibide argia da, kontuan hartuta beste lantegi bat duela Tunisian lan bera egiten.
Gaur, apirilak 20, egindako batzarraren ostean, apirilaren 26an iragarritako kaleratzeen aurka hasiko den greba mugagabearen aurreabisua erregistratu dute langileek, enpresa eta eskualdeko industria sarea mantentzearen alde.
ELAk Nafarroako Gobernuari eskatu dio eskualdeko eta foru erkidegoko industria sarearen defentsan inplikatzeko, iragarritakoa bezalako deslokalizazioak galaraziz.