ELAk hauteskundeak irabazi ditu Arguedasko Sendaviva parkean

ELAk berriz ere irabazi ditu Arguedasko Sendaviva parkean izandako hauteskunde sindikalak. Emaitza honekin ELAk Nafarroan hazkundeari eusten dio, batik bat Erriberan, non ordezkaritzaren %23 lortzekotan den.
ELAk 2 ordezkari lortu ditu; sindikaturik bozkatuena izan da, 29 botorekin; atzean geratu dira UGT (20 boto eta 2 ordezkari) eta CCOO (14 boto eta ordezkari bat). ELAko hautagaiek espezialisten elkargoko botoen %50 lortu dute. Sendaviva parkeak sasoi betean 75 lagunetik gorako lantaldea du.
ELAk Erriberan egin duen lana eta sindikatuaren hautagaien lan zintzo eta jarraitua erabakigarriak izan dira langileek konfiantza emateko.