Portland Olazti
ELAk hauteskundeak irabazi eta ordezkaritza handitu du

Hauteskunde sindikalen emaitza ELAk 6 eta UGTk 3 izan dira (aurreko batzordea ELAko 5ek, UGTko 3k eta CCOOeko 1ek osatzen zuten).
Aste honetan hauteskunde sindikalak egin dira Olaztiko Portland enpresan, eta ELA 6 ordezkari eta UGTk 3 atera dituzte. Hau da, ELAk ordezkari bat handitu du eta CCOOk zeukana galdu du.
ELAk nabarmendu nahi du emaitza honek atal sindikalak enpresan egindako lanari babesa ematen diola.