ELAk Hezkuntza Departamentuari irakasle interinoen udako kontratuak lehen bait lehen ordaintzea exijitzen du

2019/09/27
Orain dio Presako Neurri Lege baten bitartez ordaindu ahalko direla. ELAk ahalik eta lasterren egitea eskatu, eta bitartean irakasleei zor zaizkien finikitoak ordaintzea exijitu du

765 bat irakasle interinoei ez zitzaien udan kontratua luzatu, nahiz eta 2018-2019 ikasturtean gutxienez 5 hilabete eta erdi lan egin (hezkuntza itunean jasotako neurria). Gobernuak hitza eman zien, baina ez zuen hitza bete eta kobratu gabe utzi zituen. Era berean, ez zitzaizkien finikitoan opor egunak ordaindu, eta hau gutxi balitz askok ezin izan zuten langabeziko diru-laguntza kobratu epez kanpo zeudelako. 

Gaurko mahai sektorialean iragarri dute azaroan edo abenduan beranduenez 2019ko udako kontratuak ordaindu ahalko direla, Foru Lege Dekretu baten bitartez. Dekretu hau parlamentuan onartua izan beharko litzateke. 

ELAk prozesua ahalik eta azkarren egitea eskatu du, baina, gauzatzen den bitartean, finikitoak ordaintzea exijitu du. Langile interinoen egoera penagarria da, behin-behinekotasun tasa %37koa da eta gainera baldintza okerragoak jasan behar izaten dituzte, soldata, kotizazioak eta lan-esperientzia murrizten baitizkiete.

Neurri hau beteko den erabateko ziurtasunik ez dugunez, ELAn juridikoki erreklamatzen jarraituko dugu azken urteetan bezala, irakaslegoaren eskubideak tinko defendatzen.