ELAk Hezkuntzako atzerriko hizkuntzetako plazen deialdiak errekurritu ditu

Aurrekoa gutxi balitz, irakasleentzat eskainitako 766 plazetatik 352 IIP (PAI) duten ikastetxeentzat erreserbatu dituzte. Ia erdia. Modu honetan, Europak ezarritako egonkortze-helburua perbertitzen du Hezkuntza Departamentuak; izan ere, edozein ikasgai irakasteko plazetan baldintza erantsi bat ezartzen du, C1 atzerriko hizkuntzan, eta horrek hautagai asko prozesuetara aurkezteko aukerarik gabe uzten ditu, Hezkuntzan urteak eman ondoren, eta Nafarroan ofizialak diren bi hizkuntzen eskakizuna betetzen baditu ere.
Horregatik, ELAk atzerriko hizkuntzetako programetarako erreserbatu diren plaza horiek guztiak dagokien hizkuntzan eskaintzeko helegitea sartu du, euskaraz zein gazteleraz, eta ez diezaiola horren urria den EPEari bidegabea den eskakizunik gehitu.