ELAk VWko hirugarren ibilgailuaren ituna hobetzen du, urteko lanaldia bi egunetan murriztuz

2019/07/03
Txanda bakoitzean 10 kotxe gehiago egitearen truke, kontratu finko gehiago egingo dira, eta ELAk lortzen du jaiegun bat gehiago 2019an oporrak aldatzen ez dituztenentzat

VW Navarrako ELA atal sindikalak azpimarratzen du hirugarren ibilgailuaren akordioak urteko lanaldiaren murrizketa ekarriko duela (211 egunetik 209ra), soldatari eusten beti ere. Gainera, oporrak aldatu ez dituztenek jaiegun bat gehiago izango dute. Iraungitze-datarik gabeko hobekuntza da. Beste aldetik, VW Navarrak aurreikusita zeuden kontratu finkoak baino gehiago egiteko konpromisoa hartu du.

Neurri hauek Landabenerako hirugarren ibilgailua etortzeko itunean barnean daude. Zuzendaritzak bere burua behartzen du montaketa eta motorretako tailerren lanpostuak hobetzeko eta eguneratzeko inbertsioak egitera. Ekoizpen-gaitasunaren igoera bi epeetan egingo da: bost kotxe hirugarren ibilgailua etorriko denean, eta beste bost azaroaren 4rako.

Nafarroa, 2019ko uztailaren 3an.