Nafarroako Landare Kontserben Sektorea
ELAk hitzarmena negoziatzeko aldarrikapen historikoan aurrera egiteko gainerako sindikatuei bilera eskatuko die, ondoren negoziazio mahaira deitzeko
Urrats hori hitzarmenaren negoziazio mahaia deitu aurretik egingo da. Patronalaren ordezkaritza ere joan beharko da mahai horretara.
Nafarroan hitzarmen sektorial propioa izatearen erreklamazioa urrunetik dator ELAren kasuan, 90eko hamarkadatik. Sindikatuaren arabera, Estatuko hitzarmenek, oro har, eta Landare Kontserben hitzarmenak bereziki, sektoreko langileen prekarietatea betikortu nahi dute. Horrela, Estatuko Hitzarmenaren kategoria ohikoenaren soldata 17.173 eurokoa da ("laguntzailea"), 2024an LGS 15.876 eurokoa eta Nafarroako urteko batez besteko soldata 30.000 eurotik gorakoa diren bitartean. Horrek sektoreko langileak, gehienak emakumeak, bizi diren lurraldeko batez besteko soldataren % 60tik behera uzten ditu. ELAren ustez, argi dago hitzarmen honen baldintza ekonomikoak Nafarroan bizi den familia baten gutxieneko gastuei aurre egiteko beharrezkoak izatetik oso urrun geratutzen direla.
Horregatik guztiagatik, ELAk Nafarroarentzako sektoreko Hitzarmen Kolektibo baten alde borrokatuko du, langileek Nafarroako kontserba sektorean lan egiten duten langileen interes eta beharrak gero eta gutxiago ordezkatzen dituen hitzarmen baten baldintzak duintzeko helburuarekin.