ELAk Ikuskaritzan salatu du Silenciosos Falceseko lantegia husteko saiakera, konkurtso bitartean

2022/06/24
Langileek greban jarraitzen dute 35 lanpostuak defendatzeko. ELAk salaketa aurkeztu du Lan Ikuskaritzan, Silenciosos Falceseko zuzendaritzak fabrika husteko baimena ematen ari dela ikusita, bezeroek eta hornitzaileek materiala eraman dezaten. Ekintza hori irregularra da hartzekodunen konkurtsoan. Gogoratu behar da langileek greba mugagabeari eusten diotela 35 lanpostuen defentsan.

Ildo horretan, ELAk Foruzaingoari abisua eman dio Silenciosos Falceseko zuzendaritza egiten ari den ekintzari buruzko atestatua egiteko. Era berean, greban dauden langileak ordezkatzegatik salaketa jarri da.