ELAk irabazi ditu Azkoyen enpresado hauteskunde sindikalak
Azkoyen enpresan asteartean egindako hauteskunde sindikaletan ELAk bere gehiengoa berretsi zuen 11 ordezkari lortuz (beste 2 ordezkariak CCOOek atera zituen).
Oraingo honetan 13 ordezkari aukeratzen ziren, orain 4 urte egindako aurreko hauteskundeetan baino 4 gehiago, non emaitza 8 ordezkari izan ziren ELArentzat eta 1 CCOOrentzat.
Emaitza horrek nabarmendu egiten du ELAk eskualde horretan duen ordezkaritza, eta lorpen handia da Erriberan sendotzen ari den eta egunetik egunera gero eta gehiago hazten ari den sindikalismo aldarrikatzaile eta kontraboterekoarentzat.
Azkoyen enpresa historikoa da eskualdean, erreferentea, punta-puntakoa teknologikoki, eta makina saltzaileak eta ordainketa-sistemak fabrikatzen ditu. Hainbat herrialdetan ezarrita dago, eta 270 langile baino gehiago ditu Peralta-Azkoiengo lantegian.