ELAk itunpeko irakaskuntzako Lan-Hitzarmen nafarra proposatzen du mahai-negoziatzailera itzultzerakoan

2019/02/18
ELAk sinaduren bilketa bati ikasteetxetan ekin dio, hemengo lan baldintzak Nafarroan negoziatu behar direla aldarrikatuz

ELA sindikatuak itunpeko irakaskuntzako Nafarroako Lan-Hitzarmen sektorialaren negoziazioaren irekiera proposatu du, gaur bildutako sindikatu, patronal eta Hezkuntza sailaren arteko 3 aldeko mahaiara behin itzulita, datorren ikasturtetik aurrerako egoerari buruzko negoziazioa hasita.

Nahiz eta gai-zerrendan murrizketen lehenaraztea eta itunpeko Akordio berria agertu, ELAk haratago joatea proposatu du, eta Nafarroako Hitzarmen sektoriala sinatzea. Gainerakoek (LAB izan ezik) ez dute ELAren proposamea onartu eta itunpeko Akordio bat besterik ez dute negoziatu nahi, sektorean indarrean dagoen estatu mailako Hitzarmen kaxkarrari hobekuntza xumea gehituz. Bai estatu mailako Hitzarmena bai Nafarroako Akordioa udan bertan behera geratuko dira.

Hezkuntza Departamentuak esan du prest dagoela itunpeko ikastetxeetarako gainbegiratzeko foru agidu berria negoziatzeko eta egutegi bat proposatu du 2012ko % 2,5eko soldata murrizketa lehenarazteko (lehenarazte hau lotuta dago sare publikoko HH eta LHko irakasleen gorakadarekin, 25 ikastordutik 23ra pasatzeagatik, pasa den irailetik aurrera indarrean dagoena). Hezkuntzak proposatutako soldata igoera 2020-2022an ezarriko da, eta hitzordua finkatu da beste negoziazio bilera datorren hilabeterako. ELAk proposamenak aztertuko ditu eta bere jarrera azalduko du momentu hartan, baina azpimarratu du soldatako lehenarazte hau,ndarrean dagoen 2017-19 Akordioan zegoela eta eperik kanpo ezarriko dela.

Bukatzeko, ELAk Hezkuntzan langileen sinadura asko erregistratu ditu, ikastetxe batzuetan (ahal izan duen guztietan) bilduta, Nafarroako Lan-hitzarmenaren alde. Foru Komunitateko ikastoletan horrelakoa dute, eta 2.000. urtean itunpeko sindikatu guztiek hori aldarrikatzeko greba egin zuten, nahiz eta erakunde batzuek ahaztu izana iruditu. ELAk, autogobernu sakonagoa nahi duen laukoari negoziazioa bultzatzea eskatzen dio, lan-harremanak hemen erabakitzeko, eta Lan-hitzarmena Nafarroako egoera sozio-ekonomikoarekin bat egiteko, eta ez urruneko gizartekoekin.